XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ezkontzako azken umesaila lerrunaren arabera (EAUI), EAUren antzekoa baina jaiotza-ordena jakin baterako; horregatik bere balioa 1 izango litzateke.

Lerrun guztiak metatuz gero, EAU lortuko litzateke noski.

Honelaxe da bere kalkulua: .

- Ezkontzako umesail lortua iraupen doi batera (EULn).

Ezkontza batek iraupen horren aurretik izandako ume legitimoen batezbesteko kopurua da eta iraupen horretararteko EUTi-en baturaren balioberdina da, zeren eta EUTi-ak iraupen doien artean kalkulatu bait ziren, hain zuzen.

Beraz, izango dugu: .

@- Ezkontzaren batezbesteko iraupena umeak jaiotzerakoan, ezkontza-promozio edo epealdiaren arabera.

Ezkontza batek bere umeak izan ditueneko batezbesteko iraupena adierazten du, bere ugalkortasuneko fasea bukatu edo ezkontza desegin egiten dela kontutan hartuz beti ere.

Zentzu berbera du epealdi bakoitzeko batezbesteko iraupenak ere, baina bere ugalkortasun legitimoa epealdiko EUTi-en arabera banatuta izango luketen ezkontza-promozio itxurazko bati erreferituta ordea.

- Ezkontzaren batezbesteko iraupena 1 lerruneko umea jaiotzerakoan, ezkontza-promozioaren edo epealdiaren arabera.

Aurrekoaren balio berdineko definizioa du, baina 1 ordenako umeak bakarrik hartuz ordea kontutan.

- Ezkontza-ugalkortasunaren egutegia. Beren ugalkortasun-zikloa bukatu den ezkontza-promozio baten iraupenaren araberako ezkontza-ugalkortasunezko tasen maiztasun erlatiboen banaketa bezala definitzen da.

Eta kalkulatu, berriz, honela: .

Azkenik, ezkontzari eta honen inguruko gaiei (ezkontzaren desegintza, bigarren aldiko ezkontza eta kohabitazioari) buruz egindako analisia aipatzen dugu.

Horretarako ezagun zaizkigun Lexis-en diagrametara igortzen dugu, ezkontzen behaketak ere ugalkortasun orokorraren eskema bera bait du (ikus 1. Irud.), nahiz eta han seinalatutako goren muga 50 urtekoa ez den hain estua kasu honetan; hala ere, 45 urtetik gorako lehen ezkontzen kopurua ia hutsaren hurrengoa da.